Mendizabal eta Retegik ezin, txapelketako bigarren partiduan

Kronika - Erredakzioa 2006ko urt. 17a, 02:00

Saralegi eta Urrizelki nagusitu ziren 22-20.

Oier Mendizabal eta Julen Retegik ezin izan zuten txapelketako bigarren garaipena lortu, Izar Berrien Binakako Txapelketan, joan den ostiralean Hernanin. 22-20 galdu zuten Saralegi eta Urrizelkiren kontra. Bost bikote ari dira ligila jokatzen eta Mendizabal eta Retegik lehenengo partidua irabazi zuten eta ostiralekoa galdu. Datorren partidua Ostiralean jokatuko dute Valladolideko Iscar herrian, arratsaldeko 20:00etatik aurrera. Kontrario Mendizabal eta Eskudero izango dituzte.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!