Zumitza zikloturista taldearen lehen irteera

Kronika - Erredakzioa 2006ko urt. 16a, 02:00

SORTU berri den Zumitza zikloturista taldeak Goizuetara egin zuen lehenengo irteera, atzo. Goizuetatik bueltan hamaiketakoa egin zuten Zumitzan. Guztira 20 bat lagun dabiltza taldean eta atzo dozena bat animatu ziren beren maillot berria eta guzti. Hemendik aurrera maiz-maiz egingo dituzte horrelako irteerak eta aurtengo helburuetako bat Gipuzkoako Challengeko proba guztiak egitea da.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!