Angelek eta Fernanek irabazi dute Karobiko tute txapelketa

Kronika - Erredakzioa 2006ko urt. 16a, 02:00

KAROBI elkarteko tute txapelketa bukatu berri da eta Angel eta Fernan izan dira onenak. Bigarren saria Mikel eta Joxek lortu dute. Hirugarren Joxan eta Tomas izan dira eta laugarren Mariano eta Patxi. Sariak larunbatean banatu zituzten Karobi elkartean eta jende asko bildu zen, urtero bezala afaritara. Tuteko saribanaketarekin batera ohitura dute Karobi elkartean Barrikotea egiteko eta aurten ere jendeak ez du failorik egin. Itxasburuko sagardoari laguntzeko, sagardotegiko menu tipikoa jarri dute aurten arduradunek, bakailu tortila, bakailua piperrekin eta bukatzeko haragia nahikoa. Sagardotegian bezala egon dira beraz Karobi elkarteko bazkideak, hori bai, kalefazio eta guzti, goxo-goxo.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!