aurten jokatutako ia partidu guztiak bezain gogorra jokatu zuen atzo Hernanik CAU Valentziaren kontrakoa. Partidua irabazten hasi, ia partidu osoan berdintuta joan, eta azkenean 28-9 galdu zuten hernaniarrek, oso kontzentratuta ateratako valentziarren kontra. Partidu berdindua izan zen eta uste gabe galdutako baloiren batek eta bestelako despiste batzuk erabaki zuten azkenean emaitza. Hernaniri hiru zigor golpek eman zizkion 9 puntuak. CAU Valentziak 3 entsaio egin zituen.
Hurrengo astean liderra
Datorren astean Cisneros liderraren kontra jokatukodu Hernanik, larunbatean, 16:00etan, Landaren. Hernaniarrak puntu premian daude baina Cisnerosek aurten oraindik ez du partidurik galdu.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!