Sei bertsolari ostegunean Garinen, Tabernetako bertso finalean

Kronika - Erredakzioa 2006ko urt. 16a, 02:00

17 lagunek hartu dute parte aurten txapelketan. Finala, ostegunean, 22:30etan, Garinen.

ostegunean urteroko Tabernetako Bertso Txapelketa jokatuko da Garin tabernan eta sei bertsolari arituko dira kantuan. Arkaitz Santa Kruz, Iraitz Santa Kruz eta Mikel Peruarena ereñotzuarrak; Angel Abillats, Ereñotzun bizi den aiarra; Mikel Alkorta Egiakoa eta Astigarragako Igor Garmendia dira finalera sailkatu diren sei bertsolariak. Hiru kanporaketen ondoren lortu dute finaleko pasea 6 sailkatuek eta guztira 17 lagunek hartu dute parte Zumitza eta Kide tabernetan egin diren kanporaketetan.
Saioetan giro ederra Bertso afizioa duen edozeinek hartu dezake parte tabernetako txapelketan eta aurten 17 lagun osatu dira. Publikorik gabeko saioak izan dira hirurak, eta jendearen presio hori gabe askoz lasaiago kantatu dute parte hartzaileek. Hiru kanporaketetan oso giro ona sortu da eta gehienen ustetan hurrengo urteetan errepikatzeko moduko formula izan da aurtengoa. Ohitura sortu duen finala Tabernetako txapelketa orain dela 12 urte egin zen lehenengo aldiz eta urtero-urtero jende asko inguratzen da saioa entzutera.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!