Hernaniko 41 gazte Luz Ardidenen.

Kronika - Erredakzioa 2006ko urt. 15a, 02:00

Gazte Asanbladak antolatuta Hernaniko 41 gazte izan dira Luz Ardidenen eskiatzen urtarrilaren 7an. Kronikari esandakoaren arabera primeran pasa dute, bai lehendik eskiatzen dakitenek eta baita ez zekitenek ere. Hernaniarrek elkar ezagutu ahal izateko zinta gorriak eraman zituzten besoan eta txapelean eta hemendik aurrera ere elkar ezagutzeko kamixetak eman zizkien bueltako bidaian Gazte Asanbladak guztiei. Aurrera ere gauza gehiago antolatzeko asmotan da Gazte Asanblada, orain artean jendea ondo erantzuten ari baita egindako deialdietan.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!