Ostiralean banatu zituzten aurtengo ehiza txapelketako sariak.
juan Mari Ugaldek irabazi du aurtengo Txantxangorriko Ehiza Txapelketa. Bigarren Emilio Crespo izan da eta jubenil mailako onenak Ibai Beraza eta Iñaki Arrieta. Joan den ostiralean banatu ziren sariak Txantxangorri elkartean, eta urtero bezala jende asko bildu zen bertara.
XXVII. Txapelketa
Aurtengoa XXVII. Txapelketa zen. Guztira 25 partehartzaile izan dira eta bi egunetan jokatu dute txapelketa Uxukoerreka eta Epelerrekan. Ugaldek juxtu-juxtu irabazi du txapelketa, puntu bakarreko aldea atera baitio Crespo bigarren sailkatuari. Ugaldek 3 faisan, 7 eper eta oilagorra bota ditu bi egunetan eta 1119 puntu pilatu ditu; Crespok 1118 puntu bildu ditu, 2 faisan eta 9 eper botata. Hirugarren saria Mikel Otegik jaso du, 810 puntu bilduta. Jubeniletan Ibai Berazak aixa atera du lehenbiziko saria. Berazak 914 puntu bildu ditu eta berez generalean hirugarren gelditu da eta bere kategorian lehenengo, 2 faisan eta 7 eper botata. Jubeniletan bigarren Iñaki Arrieta izan da. Aurtengo oilagor bakarra Ugaldek bota du eta neurri haundi batean horrek eman dio txapela.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!