Eski ikastaroa egin nahi duten guztiek bilera dute gaur

Kronika - Erredakzioa 2006ko urt. 16a, 02:00

Mendiriz Mendik antolatuta, urtarrilaren 21 eta 22an Eski Alpino eta Fondo ikastaroa egingo da Cauterets-en. Interesatuak dauden guztiekin bilera egingo dute gaur Mendiriz Mendin bertan, arratsaldeko 20:00etan. Bertan hitz egingo dute prezio, ordutegi eta ikastaroei buruz. Ikastaroan apuntatu nahi duenak Mendiriz Menditik pasa behar du (Iturregi plaza), astelehen, ostegun edo ostiraletan, 20:00etatik 21:00etara.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!