Kalez kale kantuan, aterkipean

Kronika - Erredakzioa 2006ko urt. 15a, 02:00

aterkiak irekita 120 lagun kantuan aritu ziren atzo, eguraldi ederra lagun zutela. Apirila-maiatz aldera egitekoa den antzerki musikaturako irudiak grabatu behar zirelako atera ziren atzokoan aterki eta txubaskeroekin kantura, eta itxura kuriosoa hartu zuen taldeak. Hileroko plana Hilean behin ateratzen da Hernanin koadrila kantura. Gero eta jende gehiago ari da inguratzen iaz hasi zen ekimenera eta atzo 120 lagun inguru ibili ziren kalean gora eta behera kantuan. Guztira 16 abesti kantatu zituzten, zaharrak eta berriak, baina gehienak abesti ezagunak. Beti betiko Maitia nahi badezu bezalakoetatik hasi eta hemen hain ezagunak ez diren Baratze bat bezalakoetara. Antzerki musikatua, udaberrian Atzoko kantaldian grabatutako irudiak Hernanin laster egingo den antzerki musikatu baterako dira. Ekitaldiaren izena Bederatzigarren Txaboloa da eta preso baten egoerari buruzko lana izango da. Hernaniko talde eta artista askok hartuko du parte obra horretan eta 6 emanaldi izango dira, apirila eta maiatz aldera.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!