Datorren astelehen eta asteartean hizkera ez sexista gaia jorratuko dute Zilegi Eskoletan, AEK euskaltegian. Landuko dena da, sexo-genero sistema; hizkuntzaren funtzioak; euskara sexista al da? eta akatsik ohikoenak gaiak aztertuko dituzte. Nahi duen guztiarentzat dira ikastaroak eta izen ematea AEKn egin behar da eta momentu berean ere azaldu liteke. Bi ordutegitan da ikastaroa: eguerdietan 14:30etatik 16:30etara eta iluntzean 19:00etatik 21:00etara .
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!