Oinarriko gaiak biltzeko haima Plaza Berrin

Kronika - Erredakzioa 2006ko urt. 14a, 02:00

Saharara bidaltzeko elikagaiak biltzen ari dira Hernanin eta kanpainaren barruan haima edo han erabiltzen dituzten denda moduko bat jartzekoa dute Plaza Berrin, azukrea, atuna oliotan eta konpresak biltzeko. Herritarrei eskatu diete haimara eramateko produktu hauek, behar gorria duten saharako biztanleei bidali ahal izateko.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!