Gaur hasiko da Berria txapelketa Hernanin

Kronika - Erredakzioa 2006ko urt. 14a, 02:00

III. Berria txapelketa jokatuko da gaur hasita eta Euskal Herriko 24 talderik onenak neurtuko dituzte indarrak bertan. Gaur, arratsaldeko 16:30etan dira partiduak, Burlatako Zugarralde eta Gernikako Arkupe taldeen artean eta nafarrak izango dira faborito garbi. Kadete mailan nafarrak dira faborito, jubeniletan ez dago faborito garbirik eta nagusien mailan ere nafarrak izango dira faborito, bizkaitarrak ere bikote ona osatzen badute ere. Nagusietan jokatuko duen Apraiz Asegarcerekin aurki debutatzekoa da.

Gaurko partiduak:
Kadeteetan, Ansotegi-Kortabarria/Soler-Vega; jubeniletan, Idoate-Soroa/Aiesta-Ibarra; eta afizionatu mailan Arraztoa-Landaribar/Oar Arteta-Apraiz.
Gaurko partiduak Hernaniko kiroldegiko pelotalekuan jokatuko dira.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!