Sagastiyako urbanizazioa eta igerilekuen proiektua onartu ditu Udalak

Kronika - Erredakzioa 2006ko urt. 14a, 02:00

Joan den ostegunean Gobernu Batzarra eta Plenoa elkartu dira Udaletxean eta zenbait puntu onartu dituzte. Sagastiyako urbanizazio proiektuari hasierako onarpena eman dio Udalak eta orain 15 egunetan dago alegazioak aurkezteko epea. Behin epe hau bukatuta behin betiko onarpena emango zaio proiektuari eta Iñaki Arratibel Hirigintza zinegotziaren hitzetan ´eraikuntza lanak urte honetan bertan hasi litezke`. Sagastiyan 364 etxebizitza egiteko asmoa du Eusko Jaurlaritzak eta parke haundi bat egitea ere aurrikusten du proiektuak. Bestalde, Udalak eskatu du Antziola eta Etxeberri lotzen dituen oinezkoentzako pasabidea mantentzeko, proiektua gauzatzea.

Igerilekua, Zinkoenea eta La Cumbre
Gobernu Batzarrak onartutako beste puntuetako batzuk dira, Mendi Mendian Igerileku irekiak egiteko proiektua. Igerileku irekiak denbora pasarako pentsatuak dira, eta inguruan gune berdeak, aldagelak eta kafetegia izango dituzte. Zinkoenean berritzeko falta den zatia berritzeko proiektuari ere hasierako onarpena eman dio Udalak eta kioskoa mugitu eta autobus parada eraldatzekoa dute. La Cumbreko berrurbanizazio lanen bigarren fasea ere onartu zuen Gobernu Batzarrak.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!