Bi bitako erremonte finala bihar jokatuko da Galarretan eta atzo bereizi zuten materiala lau pelotariek. Zeberio II eta Auzmendik material bizixeagoa aukeratu zuten, Kotetori ahalik eta gutxiena sartzen utzi eta partidua Ioni kargatu arazteko. Orain bi urteko txapeldunak irtengo dira faborito finalean: Zeberio iaz ere txapeldun izanda eta Auzmendi 6 hilabeteko lesioaren ondoren joko puntu onean eta ´izugarrizko ilusioarekin`. Ezkurra eta Ionek ere ikusten dituzte txapelerako aukerak, ordea. Ligilan irabazi egin zioten beste bikoteari eta berriz ere hala egiteko pronto daude. Ionek lehen final haundia du biharkoa eta atzo azaldu zuenez ez zuen espero parte hartzeko aukera izatea eta ´are eta gutxiago finalera iristea`. Behin finalean dena ematera irtengo da. Ezkurrak bere bikotea ondo ikusten du, baina, badaki ´ahal den guztia arriskatu beharko duela` txapela irabazteko.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!