Sagarrondotik 2006ko lehenengo ekitaldia Benito Lertxundiren kontzertua izango da, urtarrilaren 21ean, datorren larunbata zortzi. Aurtengo Sagarrondotik festa aurkeztuko duen ekitaldia izango da kontzertua eta Hernaniko kiroldegiko frontoian egingo da, gaueko 22:00etan. Sarrerak aldez aurretik edo egunean bertan hartzeko aukera izango da, 12 eta 15 eurotan, hurrenez hurren. Sarrerak salgai jarri dituzte dagoeneko Kixkal, Bodega, Lete eta Leokadistin.
Ekitaldiak martxoan
Aurkezpena orain eginagatik, kontzertuak eta ekitaldi nagusiak martxoaren 17, 18 eta 19ko asteburuan izango dira, Sagarrondotikeko antolatzaileek jakitera eman dutenez. Izango diren kontzertuen berririk ez dute eman oraindik, baina, talde haundiak izango direla jakinekoa da, aurreko bi ediziotan bezalaxe.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!