Askagintzaren XIVgarren
jarduanaldiak alkohola gai hartuta antolatu dituzte
aurtengoan. Gaur bi hitzaldi izango dira bata bestearen atzetik. Alkoholak osasunean duen eragina aztertuko du batetik Imanol Kerejeta, EHUko psikiatriako irakasle eta medikuak. Bestetik, Nieves Garcia soziologoak azalduko du alkoholarekin nola sozializatzen garen. Hitzaldiak gaur arratsaldeko 19:00etan hasiko dira, Biteriko erakusketa gelan. Horrez gain, gelan informazioa jarri dute, paneletan, liburutan, bideotan, gaiaren inguruan interesa duen edonoren eskura.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!