Plenoa eta zenbait Udal Batzar gaur

Kronika - Erredakzioa 2006ko urt. 12a, 02:00

Gaur arratsaldeko 18:00etan plenoa izango da Udaletxean. Besteak beste, Arau Subsidiarioetan zenbait aldaketa egiteko irizpideak eztabaidatuko dira. Horretaz gain, gaur ere, Udalean hainbat Batzar izango dira: Gobernu Batzarra (Sagastiya, Agustinak, Zikuñaga eta udal igerilekuetako obren inguruan hitz egingo da, besteak beste). Eta Hezkuntza, Prestakuntza eta Lan Batzordea; eta Ongintza Patronatuko Batzordea, lan hitzarmenaz hitz egingo dute bertan, besteak beste.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!