Karta hau idazten dizut nire reklamazio eta salaketei kasurik egin ez diezulako, zure bulegoan gorde eta ´ez naiz aterako` esanda. Nola uko egiten diozu soldata ordaintzen dizuetenen aurrera ateratzeari? Badu bere logika, bai, zeren eta astelehen goizeko 7etan Aristizabal kaleko arbusto zati batean multa jartzeak fede txarra erakusten du; hernaniar askok edozein ordutan multarik jaso gabe aparkatzen duen leku berean, trabarik egiten ez dutelako, eta jakinda igandeetan jendeak Hernanin ahal duen lekuan aparkatzen duela, ez nahi duen lekuan. Ordu gutxi lehenago ehundaka kotxek nonahi aparkatu zuten, baimendua egon edo ez. Ziur naiz inork ez ziela isunik jarri. Baina hori bai 11 zenbakiko agente justizieroa astelehen goizeko 7etan azaldu zen, hainbesteko gehiegikeriak konpontzera. Fede txar asko. Azalduko al zenidake zergatik, adibide bat jartze aldera, Florida auzoan kamioi eta trailerrak bide erdian ere aparkatu lezaketen inork isunik jarri gabe? Zergatik obratako udaletxeko langileek kale bereko karrilean aparkatu lezaketen, linea horian eta aparkamentu libreak 15 metro aurrerago dituztenean? Zergatik ez zaion inoiz isunik jartzen zebra bideetan gelditzen ez denari edo herri erdian abaila haundian pasatzen denari? Ez al dira horiek arriskutsuagoak hernaniarrentzat bigarren filan aparkatzen dutenak baino? Galdera horren aurrean zure agindupeko agente batek esan zidan: ibilian dijoan ibilgailu bat da eta... Jakina! Nola saltatuko luke bestela zebra bide bat? Ez dakit honi gaitasunik eza deitu, utzikeria edo beste zerbait dagoenaren juzkua egin, ez zenituen zuk nire zalantzak argitu nahi izan. Zergatik multatzen dira batzuk eta ez beste batzuk, zona batzuetan bai eta beste batzuetan ez, pentsa liteke norbaitek eman duela agindua, eta hala balitz ilegalitatetik gertu legoke, benetan ilegala ez bada. Horrelako gai baten aurrean ez naiz harritzen zure bulegoan gorde nahi izatea. Adorea beharko luke irten eta nolanahi jokatzen duten agenteen alde egiteko, hernaniarren eskubideak defendatzetik urruti, beren arazoez baliatzen direnean irabazi haundiak udal diru-kutxan sartzeko.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!