Hernani Institutuak antolatu zuen hitzaldia. Dieta eta kirolarekin obsesionatzea omen dira gaixotasunak hartzeko arrazoi nagusiak.
ACABE Elkarteak hitzaldia eman zuen asteartean anorexia eta bulimiari buruz. Hitzaldia Hernani Institutuak antolatu zuen, gurasoei eta interesatu guztiei zuzenduta. Garbiñe Agirrek, Gipuzkoako Acabe taldeko koordinatzaileak, adierazi zuen gurasoek adi egon behar dutela seme-alabek janariarekin nola jokatzen duten.
Dieta eta kirolarekin
obsesionatu
Garbiñe Agirrek azaldu zuen anorexia eta bulimia kasuak askoz ere gehiago ematen direla nesketan: %90 nesketan eta %10 mutiletan. Nesketan gehienetan dieta bat hasi eta kontrola galtzea izaten da gaixotasuna hartzeko arrazoi nagusienetarikoa. Mutiletan izaten da gehienetan kirolarekin obsesionatzea. Azaldu zuen gaixotasun hauek izaten direla arazoak dituzten pertsonen gaixotasunak, beraien ezintasunak janarira bideratzen dituztenean.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!