Jose Luis Kortak egin zuen Astigarragako lehenengo txotxa

Kronika - Erredakzioa 2006ko urt. 12a, 02:00

Atzo egin zen Astigarragako denboraldiko lehenengo txotxa eta 2005eko uztak eman duen sagardoa aurkeztu zuten ofizialki. Jose Luis Korta arraunlari, patroi eta entrenatzaile famatuak egin zuen lehenengo tragoa eta aurtengo sagardoa ´ikaragarriya` datorrela esan zuen. Lehenengo txotx ofizialaren ondorenean bazkaria izan zen Petritegi sagardotegian eta Sebastian Lizaso eta Andoni Egañak bertsotan zirikatu zuten Ortzaikako itsas gizon famatua, dagoeneko 13 Kontxako bandera lortu dituena. Arratsaldean gaztetxoentzako marrazki lehiaketa eta barrikotea izan ziren herrian.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!