Urtarrilaren 22an egingo da ekitaldia herriko plazan, datorren igandean zortzi.
Txotx festa herrikoia izango da sagardo berria probatu nahi duen guztiarentzat.
Chillida familiak irekiko du aurtengo txotx denboraldia Hernanin, urtarrilaren 22an, herriko plazan egingo den ekitaldian. ´Chillida Leku Hernanin kokatua egoteak herriari egin dion promozioa aitortzeko` egingo dute omenaldi hau batetik, Udalak, herriko sagardogileek, Berriak elkarteak eta Kaxko auzo elkarteak osatutako batzordeak jakitera eman duenez. Horrez gain, Chillida familiak herriarekin izan duen harremana ere gogoratu nahi izan du batzordeak, familia urte askoan bizi izan baitzen Hernanin eta gainera, Eduardo Chillidak Hernanin egin zituen bere arte lanetako asko.
Ekitaldia plazan
Ekitaldia plazan izango da eta txalapartari bertsolari eta herri kirolariek hartuko dute parte. Txotx ofizialaren aurretik Aitor Ruiz de Egino artista hernaniarrak diseinatutako irudia emango zaio Chillida familiari.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!