Jon Garmendia Txuriaren aurkako euroagindua onartu du Paueko auzitegiak, zenbait agentziak atzo jakitera eman zutenez. Entzutegi Nazionalak Jon Garmendia eta Ekain Rodriguez espainiaratzea eskatu zuen eta atzo eman zien baiezkoa Paueko epaitegiak. Defentsak eskatua du bi euroaginduak baztertzeko, Garmendiaren kasuan arrazoi politikoak oinarri hartuta eta orain hiru eguneko epea izango du erabakiaren kontra helegitea aurkezteko.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!