Saharako egoerari buruzko hitzaldia dago bihar, Biteri kultur etxean, arratsaldeko 19:30etan. Udaleko Kooperazio Arlotik jakitera eman dutenez, azken aldaketa bat medio Badadi Benamar izango da hitzaldia emango duena, Frente Polisarioko Euskadiko Delegazioko kidea.
Oinarrizko gauzak biltzen
Saharara bidaltzeko oinarrizko gauzak ari dira biltzen Hernanin: azukrea, konpresak eta atuna oliotan. Bilketa honen bueltan, jendeak Saharako egoerari buruz kontzientzia hartu eta gehiago jakin dezan antolatu dute hitzaldia. Saharako egoera soziopolitikoaren berri emango dute biharko hitzaldian.
Larunbatean Haima
Plaza Berrin
Oinarrizko gauzak biltzeko kanpainaren barruan, biharko hitzaldiaz gain bada gauza gehiago ere. Larunbat goizean Haima bat jartzekoa dute Plaza Berrin eta azukrea, atuna eta konpresak bilduko dituzte bertan. Horrez gain, gauzak antolatzen parte hartu nahi duen jendeari ere dei egin die. Zita, astelehenean da, 19:00etan, Biterin.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!