Ur jolasak igandean kiroldegian

Kronika - Erredakzioa 2006ko urt. 13a, 02:00

Datorren igandean ur ludoteka izango da kiroldegiko igerilekuan, goizeko 10:30etatik 12:30etara. Gaztetxoek aukera izango dute uretan jolas egiteko gurasoekin edo bakarrik joanda. Igandekoa izango da aurtengo lehenengo ur ludoteka baina, urtean zehar hainbestean behin egitekotan dira Kirol Patronatutik Kronikari esan diotenez. Ur jolasak izanagatik, igeri egitera joan nahi duten erabiltzaileek ere izango dute aukera, kale batzuk bakarrik hartuko baitituzte. Bihar, igerilekua 11:00ak arte itxita Bihar larunbata, bestalde, igerilekuak 11:00etan irekiko dira erabiltzaileentzat, igeriketa frogak direla eta.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!