Elur Txori laugarren taldekako lehenengo tiraldian, Gabirin

Kronika - Erredakzioa 2006ko urt. 11a, 02:00

Hasi da bola denboraldia eta lehenengo tiraldian ondo hasi dira hernaniarrak. Gabirin izan zen taldekako lehen tiraldia eta Elur Txori eta Ur Miako taldeak izan dira bertan, beste 8 talderekin batean. Normalean CDHko taldeak ere hartzen du parte, baina, aurten ezin izan dute taldea osatu. Lehenengo tiraldiaren ondoren, Elur Txori laugarren dijoa sailkapenean 237 brilarekin eta Ur Miak ere tiraldi ona egin eta 219 brila baditu boteak. Elur Txoritik lehen tiraldian parte hartu dutenak dira: Migel Burugain, Joxe Ugalde, Aurelio Santos, Joxe Mari Zelarain, Fernando Galarraga eta Jose Zapirain. Ereñotzuko Ur Miaren izenean parte hartutakoak, berriz: Antonio Miner, Pedro Oiarbide, Iñaki Miner, Leandro Miner, Joxe Mari Miner eta Aritz Zerain. Hurrengoa Urnietan Hurrengo tiraldia datorren igandean izango da Urnietako bolatokian. Bolariek Kronikari esan diotenez, Urnietako bolatokia konpondu berria dute eta Hernaniko bolariak ere aritu dira laguntzen. Ohola berria jarri diote: elondozkoa eta 12 zentimetro lodikoa. Primerakoa egongo omen da tiraldia. Bigarren tiraldi honekin bukatuko da taldekako txapelketa eta batere asmatzen badute, Elur Txorik aukera haundiak ditu hiru lehenengoetan sartzeko, Segura brila bakarrera baitauka. Denboraldi hasiera Taldekako txapelketak ematen dio hasiera bola denboraldiari eta hemendik aurrera ia astebururo izango dira txapelketak, han eta hemen. Hurrengo txapelketa erregularitatekoa izango da eta 5 tiraldi izango ditu. Erregularitatea izaten da txapelketa nagusiena eta Hernanin izango da tiraldietako bat, urtarrilaren 29an. TALDEKA 1) Zerain 260 brila 2) Ategorrieta 247 brila 3) Segura 238 brila 4) Elur-Txori 237 brila BURUZ BURU 1) A. Alustiza (Zerain) 47 brila 2) P. Arrondo (Zerain) 46 brila 3) G. Gereño (Legaz.) 46 brila 4) A. Miner (Ur-Mia) 46 brila
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!