Mendiriz Mendik Trinidad de Iturgoien mendian hasiko ditu aurtengo 27 irteerak

Kronika - Erredakzioa 2006ko urt. 11a, 02:00

Mendiriz Mendi elkarteak antolatu ditu 2006rako irteera eta ekitaldiak eta datorren igandean bertan hasiko dute kurtso berria, Nafarroako Trinidad de Iturgoien (1.237 metro) mendira egindako irteerarekin (izen ematea Mendiriz Mendin bertan egin behar da). Aurten ere 30 irteera inguru dituzte egitekoak, zailtasun desberdinetakoak: bertako mendietara badaude irteerak, Pirineotara, Palentziako mendietara eta abar. Eskiatu, eskalatu, bizikletan ibili eta abarrerako irteerak ere izango dira eta urteroko festa seinalatuei ere eutsiko die Hernaniko mendi elkarteak: Zuhaitz Eguna, Mugarri Eguna eta Mendizale Astea. Helduentzako eta gaztetxoentzako irteerak izango dira aurten ere, mendian ibili nahi duen guztiarentzat aukeran.
Jende asko irteeretan Kurtso berriari ekiteko animoso daude Mendiriz Mendiko kideak. Horren arrazoietako bat da jende dezente bildu dela iazko irteeretan: Mendiriz Menditik Kronikari esandakoaren arabera, 40-45 bat lagun izan dira irteera bakoitzean, heldu nahiz haurretan. Helduen irteeratan bada jende bat ia guztietara joaten dena eta beste batzuk aldatuaz joaten dira. Udaran Pirineoetara egiten diren irteeretan, eski ikastaroetan, eskaladakoan eta abar beste jende bat ere animatzen da.
Irteera berezia uztailean Aurten ere izango dira guztientzako moduko irteerak eta ikastaroak. Berezi bezala uztailean egitekoa duten 4 eguneko irteera dago. Lleidako Pirineoetan Carros de Fuego deritzaion ibilbideko zati bat egitekoa dute.
Federatzeko aukera Mendiriz Mendik mendiko federatu karneta egiteko aukera ere ematen du eta baita elkarteko bazkide egiteko ere. Bazkideek beherapenak izaten dituzte bidaietan eta aukera izango dute mendiko materiala alokatzeko: kranpoi, piolet, raketa, fondoko eski, bota , bastoiak eta abar.


Helduentzako irteerak Urtarrilak 15: Riezu-Trinidad de Iturgoien (1.237 metro)-Riezu. Urtarrilak 28-29: Iraupen eskia eta alpinoa (Cauterets-Pont d’Espagne) Otsailak 12: Aiako harriari itzulia. Otsailak 19: Zuhaitz Eguna. Martxoak 19: Biduze ibaiaren iturburua. Apirilak 9: Hazparne-Baigura (1.477 metro). Apirilak 29-30-Maia. 1: Maladetak (3.308 metro). Maiatzak 28: Bera-Ibantelli (698 metro)-Zugarramurdi. Ekainak 10-11: Midi de Ossauri itzulia. Uztailak 22-23-24-25: Carros de Fuego, lehenengo partea. Irailak 16-17: Palentziako mendiak. Irailak 30: Mugarri Festa. Urriak 29: Artzena mendizerra. Azaroak 19: Bazkide Eguna. Abenduak 17: Zornotza-Leungane (1.009 metro)-Balzola. gaztetxoentzako irteerak Urtarrilak 22: Urdaburu (598 metro). Otsailak 18: Zuhaitz Eguna. Martxoak 12: Ibilaldi neurtua. Apirilak 2: Txurruko punta (998 metro). Maiatzak 21: Aurrera. Ekainak 4: Urbasa Irailak 24: Ernio (1.075 metro). Irailak 30: Mugarri Festa. Urriak 6-7-8: Artikutza. Urriak 22: Finalista Eguna. Azaroak 5: Zumaia-Deba (GR 121). Abenduak 3: Buruntza (441 metro). ikastaroak eta bestelakoak Urtarrilak 21-22: Iraupen eskia eta alpinoa. Otsailak 25-26: Mendiko Eskia Ekainak 3-4: Eskalada. Maiatzak 28: Mendiko bizikleta Azaroak 13-19: Mendizale Astea. Maiatzak 8-12: Merkadiloa. Maiatzak 28: Mendiko bizikleta.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!