Fabrikazio mekanikoa, elektrizitatea eta elektronikaren inguruko ikastaroak langileentzat

Kronika - Erredakzioa 2006ko urt. 10a, 02:00

HERNANI Institutuak ikastaroak antolatu ditu, langileentzako, fabrikazio mekanikoa, elektrizitatea eta elektronikarekin lotuta. Ikastaroak dohainik dira. Fabrikazio mekanikoaren alorrean aukeran daude honako ikastaroak: Oinarrizko metrologia, CAD 3D Modelatua eta Planoak, Kontrol estatistikoa, Mekanizatu teknikak, Planoen interpretazioa, Automatismo neumatikoak eta eletro-neumatikoak, CNC tornua eta CAD 3D. Lehenengo hiru kurtsoak otsailean hasiko dira. Elektrizitate eta elektronikarekin lotuta honako ikastaro eskaintza du Hernani Institutuak langileentzat: Antenen instalazioa, montaia eta mantenimendua; Instalazioa domotikoen diseinu eta konfigurazio zentralizatuak; Instalatzaile karneta ateratzeko prestakuntza; Aurreratutako Automata programagarriak; eta Etxebizitzako instalazio elektrikoak. Lehenengo bi ikastaroak otsailean hasiko dira. Ordutegia eta izena ematea Ikastaroak astelehenetik ostegunera izango dira 17:30etatik 20:30etara, instalatzaile karnetarena ez ezik, 16:30etatik 20:30etara izango baita. Izena emateko orriak eskura daitezke www.hernanibhi. com web orrian. Informazio gehiago 943-551188 telefonoan.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!