Abesti herrikoiak kantatzeko zita bihar

Kronika - Erredakzioa 2006ko urt. 13a, 02:00

Kalez Kale Kantari ekimenak biharko deialdia egin du, abesti herrikoiak kantatzeko Kaxkoan zehar. Biharkoan gainera grabatu egingo dute bideokamararekin, antzerki musikatu bat egiten ari dira-eta hernaniar batzuk, eta horretarako irudiak biltzen ari dira. Hori dela-eta dei egin dute aterki eta euritako erroparekin joateko. Txistulariak ere gonbidatuta daude. Zita egin dute bihar eguerdiko 12:00etan, Irizar tabernako iskinean.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!