Inauteriak otsailaren 23tik 28ra izango dira aurten. Egitaraua antolatzeko Jai Batzordeak bilera egingo du bihar Biterin 18:30etan. Horrekin batera, Jai Batzordeak jakinarazi du hilaren 13an amaituko dela kartel lehiaketan lanak aurkezteko epea. Marrazkiak Biterin bertan entregatu daitezke sinadurarik gabe eta sobre itxi batekin batera (izena, helbidea eta telefonoarekin). Paperean zein digitalean, lanek 38X44 zm behar dituzte izan (digitalen kasuan 300 pppko erresoluzioarekin).
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!