‘Kale Nausiko Sound Sister` saio berezia

Kronika - Erredakzioa 2006ko urt. 9a, 02:00

MOLOTOFF Irratian astelehenero Kale Nausiko Sound Sister reggae programa izaten da. Gaurkoan saio berezia eskainiko dute bertan. Egin irratiko Kannabis Baratza reggae saioa gidatzen zuen Saldaren Dub sesioa entzun ahal izango baita gaueko 20:00etatik 21:00etara. Dub musika, reggaeren adarretako bat da eta besteak beste Basque Dub Foundation edo Iration Steppas bezalakoak entzungo dira gaurko saioan.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!