Soldadura tailerra antolatu du Sartu-k Martutenen, otsailetik maiatzera

Kronika - Erredakzioa 2006ko urt. 9a, 02:00

Tailerrean paperik gabeko inmigranteek ere parte hartu dezakete eta dohainik da. Interesa dutenek 943 472426 zenbakira deitu.

SARTU Elkarteak bazterketa soziala gainditzeko ekimenak bultzatzen ditu eta ildo horretatik soldadura operazioen tailerra antolatu du dohainik, nahi duenak parte hartu dezan. Tailerra otsailean hasiko da eta maiatza bitartean iraungo du. Ordutegia goizekoa da: 08:30etan hasi eta 14:30etan amaituko da klasea. Paperik gabeko inmigranteak ere bai Hernaniko Udaleko Inmigrazio sailetik azaldu dutenez, inmigranteentzat oso baliagarria izan daiteke tailer hau, izan ere, paperik gabeko inmigranteek ere inolako arazorik gabe hartu dezakete parte bertan. Informazio gehiago nahi duenak telefono zenbaki honetara deitu dezake: 943 472426. Horretaz gain, Sartuk beste zenbait tailer antolatzen ditu urtean zehar, ikasketa iraunkorrei loturikoak. Eraikuntza mantenimendua: Igeltsero tailerra (gaur hasi eta martxoaren 3a arte) Arotz tailerra (martxoaren 6tik maiatzaren 5era) Iturgin tailerra (maiatzaren 8tik ekainaren 20ra) Elektrizitate tailerra (ekainaren 21etik uztailaren 6ra) Kultur hedapena (09:30-12:30) Pertsonen zainketa eta ardura (urtarrilaren 16tik apirilaren 7ra/maiatzaren 2tik uztailaren 28ra) Informatika (30 ordu, astelehen-ostegun, 16:00-18:30) Hastapena (urtarrilaren 12tik 31ra/apirilaren 17tik maiatzaren 5era) Internet (otsailaren 6tik 23ra/maiatzaren 8tik 28ra) Excell (martxoaren 6tik 24ra/ekainaren 5etik 23ra) Oinarrizko informatika (uztailaren 17tik 28ra, 09:00-12:00)
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!