Sufritutako garaipena Landaren

Kronika - Erredakzioa 2006ko urt. 9a, 02:00

Lehen denbora kaxkar baten ondoren, bigarrengoan bi ensaio egin zituen Hernanik

NaHI baina gehiago sufrituta irabazi zuen Hernanik atzo Oviedoren kontrako partidua Landaren. Oviedo azkeneko postuan dago, baina ez zen punturik erregalatzera etorri eta orain gutxi fitxatutako argentinarrek ere jokatu zuten atzokoan. Hasi eta berehala 3 puntu lortu zituen Hernanik transformazio batekin. Arkaitz Otañok 7garren minutuan txartel horia ikusi zuen. Partiduko lehenengo entsaioa 25garren minutuan egin zuen Oviedok, touse baten ondoren bultza egin eta sartu ziren asturiarrak ensaio lineara. Hernanik askotan egin izan duen jokaldia da hori. Partiduaren zati horretan Iraolak zuzentzen dituen lineako jokalariek aukera paregabe izan zuten defentsan zuloa bilatuta, baina Oviedoko batek lepotik plakatu eta golpe agindu zuen arbitroak. Hernanik ez zuen zailtasunik izan bigarren transformazioa sartu eta markagailua 6-7an jartzeko. 30garren minutuan Thierry atera zen zelaira, Mitxelek txorkatilan min hartu baitzuen. Bigarren zatian hasiera ona Lehen zati kaxkarraren ondoren bigarren zatian hernaniarrak biziago atera ziren eta ensaio linea aurrean ibili ziren sartu nahian. Azkenean, arbitroak zigor ensaioa agindu zuen, Oviedok golpe asko errepikatu zituelako, ensaio linean bertan zeudela. Partiduaren zati honetan ikusi ahal izan zen hernaniarren benetako jokoa. Bigarren ensaioa orduantxe egin zuten etxekoek. Baloia lineara pasatu eta gero, Gartziak baloiari ostikoa jo eta Oviedoko jokalaria ensaio linean bertan harrapatu zuen. Ondoren golpea agindu zuen arbitroak Oviedoren kontra eta mugimendu azkar batean Pernasek inolako arazorik gabe egin zuen ensaioa, 20-7 hernaniarren alde. Baina partiduaren amaieran Hernaniri berriz ere zaildu zitzaizkion gauzak eta ez zuen itxura onegia eman. Laugarren postuan Hernani laugarren postuan dago momentu honetan 17 punturekin eta CAU Valencia atzean utzita. Aurretik Gernika du, bi puntutara.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!