Anorexia eta bulimiari buruzko hitzaldia gaur Biterin

Kronika - Erredakzioa 2006ko urt. 10a, 02:00

Anorexia eta bulimiari buruzko hitzaldia emango dute gaur Biterin, Hernani Institutuaren eskutik, Elikatze arazoen aurrezaintze eta somatze goiztiarra: anorexia eta bulimia izenburuarekin. Antolatzaileek azaldu dute seme-alaben arazo larrienetako bat direla gaur egun anorexia eta bulimia kasuak eta nola antzeman eta nola aurre egin azalduko dute. Hitzaldia ACABE taldeko kideek emango dute (Euskadiko Anorexia eta Bulimiaren aurkako Elkartea). Hitzaldia gurasoei eta interesa duen guztiari zuzendua da eta gaur izango da, arratsaldeko 18:30etan Biteri kultur etxean. Hitzaldi zikloa Hernani Institutuak hitzaldi zikloa antolatu du orientatzaileekin batera, gurasoei eta orokorrean interesa duten guztiei zuzenduta. Hitzaldiek gai hauekin dute zerikusia: familia, gaztaroa, seme-alabei eskaintzen zaien hezkuntza eredua, sexualitatea nola daramaten ulertu, drogekiko zein harreman duten eta beste hainbat . Orain artean bi hitzaldi izan dira eta gaurkoa izango da ziklo honetako hirugarrena.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!