‘Las Tortugas también vuelan’ Antziolako Errotan

Kronika - Erredakzioa 2006ko urt. 8a, 02:00

Natza kultur elkarteak antolatuta filme berezi bat ikusteko aukera izango da gaur, elkarte honek Antziola 7 zenbakian duen Errota izeneko lokalean. Bertan jarriko dute Las Tortugas tambien vuelan, arratsaldeko 18:00etan hasita. Pelikulak Kurdistanen kokatzen ditu bere protagonistak, bertako egoera jasaten duten gaztetxo batzuk dira horiek. Filmeak Donostiako urrezko maskorra irabazi zuen duela gutxi.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!