Supermerkatuetan, dendetan, kalean, ikastetxeetan eta Biterin dago emateko aukera. Atuna oliotan, konpresak eta azukrea jasotzen ari dira.
SAHARAREN aldeko janari bilketa aurrera dijoa eta dagoeneko 1.000 kilo produktu bildu dira Algeriako Tindufeko errefuxiatuen kanpamenduetara eramateko, bertan elikagai eta bestelakoen premia haundian baitaude. Produktu bilketa hau urtero egin izan da azkenaldian, bai Hernanin eta baita beste hainbat herrietan ere. Aurten eskatzen diren produktuak dira atuna oliotan, konpresak eta azukrea, eta biltzen jarraituko dute urtarrilaren 22ra arte.
Ikastetxeetan,
supermerkatuetan eta kalean
Abendu bukaeran egin zen produktu bilketa haundi bat herriko hainbat supermerkaturen aurrean jarritako postuei esker. Hala ere eskatu dute ematen jarraitzeko. Hori egiteko aukera izango da adibidez ikastetxeetan, urtarrilaren 9tik 19ra. Bertan kajak jarriko dituzte. Biterin ere badago aukera astean zehar, sarreran dauden kajetan produktu horiek uzteko.
Urtarrilaren 14an goizean zehar haima bat jarriko dute Plaza Berrian eta produktu horiek jasotzen ariko dira.
Produktuen bidalketa gastuak kubritzeko kontu korronte bat jarri dute: Euskadiko Kutxa 3035 0080 94 0800054177.
Hitzaldia ostegunean
Produktu bilketa honen arrazoiak ezagutzeko hitzaldi bat antolatu dute, Sahararen egoera soziopolitikoari buruz. Hizlaria izango da Mohamed Mamun A. Brahim, Frente Polisarioko Euskadiko Delegatua. Ostegunean, 19:30etan, Biterin.
Ikastetxeetan. Kanpaina datorren astean hasiko da, urtarrilaren 9an eta kajak jarriko dituzte urtarrilaren 19ra arte produktuak jasotzeko.
Biteri kultur etxean. Kajak jarrita daude sarreran produktuak utzi nahi dituztenentzat.
Hitzaldia. Saharako egoera soziopolitikoaren berri
emango du. Mohamed Mamun A.Brahim, Frente Polisarioko delegatuak. Ostegunean, 19:30etan, Biterin.
Janari bilketa kalean. Hilaren 14ean, Plaza Berrian ‘haima’ bat jarriko dute goizean eta produktuak bilduko dira.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!