Jose Luis Kortak aurkeztuko du bihar Astigarragako sagardo berria

Kronika - Erredakzioa 2006ko urt. 10a, 02:00

Jose Luis Korta arraunlari, patroi eta entrenatzaile famatuak aurkeztuko du bihar, asteazkena, txotx denboraldia Astigarragako Petritegi sagardotegian. Sagardo Berriaren Eguneko ekitaldiak eguerdiko 12:00etan hasiko dira prentsaurrekoarekin. 13:30etan Petritegi sagardotegian jarraituko du ekitaldiak eta bertan aurkezpena egin eta Astigarragako txotx denboraldi berria inauguratuko du Jose Luis Kortak berak. Gero bertsolariak eta bazkaria izango dira. Arratsaldeko 17:00etan, margo lehiaketa izango da 5 urtetik 12 urte arteko gazteentzat eta 18:30etan barrikotea eta pintxoak Astigarragako tabernetan. Hernanin hilaren 22an Hernanin ere prestatzen hasiak dira 2005eko sagardoa aurkeztu eta txotx denboraldi berria irekitzeko ekitaldia. Urtarrilaren 22an egingo da, igandearekin. Urteroko moduan herriko plazan egingo da txotx herrikoia, eta gusto duen guztiak izango du aukera Hernaniko sagardoa eta pintxoak probatzeko.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!