HERNANI hiru puntu besapean hartuta etorri zen atzo Lezotik, Allerruren kontra jokatutako partiduaren ondoren. 1-2 egin zuten txuri berdeek eta partidua joko aldetik ona izan ez bazen ere, taldeko arduradunen hitzetan ´praktikoa` izan zen, hernaniarren alde.
Lehenengo gola ikusgarria izan zen, 25garren minutuan Iñigo Olasagastik 60 metro ingurutik sartu zuen baloia porterian. Gero, Allerruk berdintzea lortu zuen; bigarren denboran, partidua amaitzeko bost minutu falta zirela etorri zen garaipenaren gola, Mikel Munarriz-en eskutik. Taldea pozik dago atzoko emaitzarekin.
Hiru jubenilen debuta
Atzo hiru jubenilek debutatu zuten gorengo mailan eta arduradunen hitzetan majo aritu ziren.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!