Alkateari ´oso pobrea` iruditu zaio bere adierazpenei BHk emandako erantzuna.
UDAL aurrekontuen inguruan Joxan Rekondok, oharra bidali du Hernaniko Kronikara, BHk joan den ostegunean egindako kritikei erantzuten.
Alkatearen iritziz berak lehenago egindako adierazpen batzuen aurrean BHk emandako erantzuna ´pobrea` izan da. Rekondoren ustetan BH ilegalizazioan babesten da ´aurrekontuen eztabaidan ez sartzeko`.
Ilegalizazioaren aurka
Prentsa oharrak dioenez, Udal Gobernua ´beti azaldu da ilegalizazioaren aurka`eta ´udaletxeak sortzen duen dokumentazio guztia helarazten dio BHri`. Horretaz gain, Rekondok azaldu du komisioetan parte hartzeko ´gonbitea` egin izan zaiela plataforma honetako kideei eta komisio horien ordenak, aktak eta abar bidali dizkiela. Alkateak argitu nahi izan du BHk ez diola azken aldian ´inolako bilerarik eskatu` eta bilera eskatu izan diotenean beti hartu dituela ´insultatzera etorri direnean eta guzti`, dio.
Aurrekontuen inguruan
Rekondok gogorarazi nahi izan du ´argumentu guztiak, banan bana desmontatu` zituela, lehenago bidalitako beste prentsa ohar batean BHren. Zentzu horretan aipatzen du ´Batasunaren papera, Gas Hernani sortzerakoan, Udalari etekin ekonomikorik gabe uzten zion estatuto batzuk onartuz`. Aprobetxamendu urbanistikoa ere aipatzen du Rekondok, aurreko Udal Gobernuak aprobetxamendu horiei ´uko egin ziela` dio eta ´orain guri leporatzen digute hori, aurrekontu hauetan ez denean lur erresidentzialen metro bakar bat ere saldu`, azaltzen du.
Horretaz gain, aurreko Udal Gobernuak babesturiko etxeak sustatzeko izan zuen ´inplikazio falta` ere salatzen du alkateak oharrean.
´Argumenturik ez`
Rekondok azaldu duenez, hori guztiari ´ilegalizaziori buruz hitz egiten` erantzun dio BHk eta uste du talde honek ez duela ´argumenturik, nireei erantzuteko`. Rekondok bukatzen du esanez aurrekontuak ´inbertitzaileak` direla eta auzoetako bizi kalitatea, kirol instalazioak eta ingurugiroa ´hobetuko` dituztela.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!