Txantxangorri elkarteak mus txapelketa antolatzen du urtero eta bertan izena emateko epea zabalik dago jadanik. Epea urtarrilaren 20ean itxiko da, arratsaldeko 19:00etan. Banakako txapelketan izena emateak 8 euro balio du eta binakakoan berriz 15 euro. Partidak urtarrilaren 23an hasiko dira.
Bestalde, datorren ostiralean, hilak 13, Txakur eta guztiko Ehiza Txapelketan parte hartu dutenek afaria dute 20:30etan Txantxangorrin bertan, gero sari banaketak izango dira.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!