Ezkurra-Ion finalean dira, Lizasok ezin jarraituta

Kronika - Erredakzioa 2006ko urt. 8a, 02:00

Larunbateko partidua suspenditu zuen Lizasok eta Ezkurra eta Ion zuzenean pasa dira finalera.

FAUSTINO Torneoko final haundia erabakita dago jadanik: Ezkurra-Ionek jokatuko dute Zeberio II-Auzmendiren kontra. Atzo zen jokatzekoa bigarren semifinalaren azkeneko partidua, Euskalen, baina Lizaso ezin izan zen frontoira atera, lehenagotik izandako lesioak okerrera egin baitio. Torneo aldrebesa izan du pelotari nafarrak aurtengoa eta orain bi astez geldirik egon beharko du, medikuak hala esanda. Finalera iristeko bi partidutako semifinala jokatu behar zuten pelotariek. Ostegunean izan zen lehena, Galarretan. Hernaniko partiduan Lizaso eta Bitoriak erraz menderatu zituzten Ezkurra eta Ion, 22-40 eginda, partidu kaxkar batean.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!