gORENGO mailan Hernanik Lezoko Allerruren kontra jokatu du gaur. Partidu erraza behar luke gaurkoak, izan ere Allerru klasifikazioko azkeneko postuan baitago. Hala ere Hernanik baja asko ditu, lesioak direla-eta, eta jubenilak ere joango dira konbokatuta. Irabazi beharreko partidua izango da gaurkoa hernaniarrentzat, berez erraza. 3 puntuak ondo etorriko litzaizkioke Hernaniri klasifikazioan gora egiteko, postutik postura ez baita hainbesteko alderik puntutan. Partidua arratsaldeko 16:30etan jokatuko da Lezon.
Jubenilek irabazi
Jubenilek atzo irabazi egin zuten Danok bat taldearen kontra eta klasifikazioan aurreneko 6 taldeen artean daude orain. Datorren astean partidu gogorra izango dute Atletiko Bilbao baitator Zubipera.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!