Sagastiyako etxebizitzen prozesua atzeratzen ari dela salatu du berriz ere Bildu Hernani plataformak eta esan du beren salaketen aurrean ´Udal Gobernua errealitatea ezkutatzen ari dela`. Plan partzialaren tramitazioa bost hilabetez atzeratu zela dio BHk eta ´urbanizazio planeamendua uztailean aurkeztu eta orain, urtarrilean onartua izan da` esan du. Hirigintza Zinegotzia ardura teknikoei leporatzen saiatu dela dio BHk ´eta hori larria iruditzen zaigu` azpimarratu dute: ´Hirigintza Zinegotziari informe bat egiteko sei hilabete pasatzea normala iruditzea oso larria iruditzen zaigu. Batez ere gainera, epe legalak hor daudenean eta epe horiek urriaren hasieran amaitzen zirenean` dio BHk Kronikara bidalitako prentsa oharrean.
´Iada zortzi hilabeteko
atzerapena darama`
BHk dio proiektuak dagoneko 8 hilabeteko atzerapena behitzat badaramala eta berak ´atzerapen hau salatzea beharrezkoa izan dela` tramitazioa azkartzeko. Bukatzeko BHk dio: ´Nahikoa da Arratibel jauna! ez leporatu espainiar lege zapaltzaileengatik udaletik kanpo eta ilegalizatua dagoen BHri zuk eta zure gobernuak egindako akatsen ardura`. ´Udal gestio zuzena eta Sagastiyako babes ofizialeko etxebizitzetan atzerapen gehiago ez izatea` eskatu du Bildu Hernani plataformak.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!