‘Las tortugas tambien vuelan’ filma jarriko dute bihar Natzako Errotan

Kronika - Erredakzioa 2006ko urt. 7a, 02:00

NATZA elkarteak antolatuta Las tortugas tambien vuelan filma jarriko dute bihar igandea. Pelikula honek Donostiako zinemaldian urrezko maskorra lortu zuen eta kontatzen ditu gaztetxo batzuen bizipenak, AEBk Iraki egindako inbasioarekin lotuta. Pelikula bihar arratsaldeko 18:00etan jarriko dute Natza elkarteko Errotan, Natzaren lokalean (Antziola 7). Iraki egindako inbasioa Pelikula kokatzen da Irakiar Kurdistango herri batean, Iran eta Turkiaren mugan. Bertan antena parabolika baten bila dabiltza, AEBk Iraki egingo dion inbasioaren berri izateko. Ihesi datorren gazte batek susmoa du gerra laster hasiko dela. Zuzendaria da, Bahmad Ghobadi.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!