Hernanik bihar eguerdian jokatuko du Landaren Oviedoren aurka

Kronika - Erredakzioa 2006ko urtarrilaren 7a

Hernanik sailkapeneko azkenaren kontra jokatuko du bihar Landaren, puntu gosez. Normatiba berrien arabera bost puntu ere lortu ditzake partidu batean taldeak, partidua irabazi eta lau ensaio egin ezkero. Hernaniarrek ezingo dute irabaztera bakarrik atera, beraz. Hernanik jokatutako bost partiduetatik hiru irabazi ditu eta bosgarren postuan dijoaz. Bihar ondo ibiliz gero, sailkapenean postu bat igo lezakete hernaniarrek eta goiko postuetako borrokan sartu berriz ere. Orain artean ligako partidu gutxi jokatu dituzte, baina, orain zazpi partidu jarraian ditu Hernaniko taldeak eta komeni zaie animoz hastea. Biharko partidua eguerdiko 12:00etan jokatuko da eta afizioaren indarra komeniko zaie hernaniarrei.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!