Jai Batzordearen bilera datorren asteartean Inauteriak antolatzeko

Kronika - Erredakzioa 2006ko urt. 6a, 02:00

Inauteriak gertu direla eta, Jai Batzordeak bilera egingo du datorren asteartean, hilak 10, arratsaldeko 18:30etan Biterin. Bertan Inauterietako programazioa prestatzen hasiko dira. Horretaz gain, Jai Batzordeak jakinarazi du Inauterietako kartel lehiaketan parte hartzeko epea urtarrilaren 13an amaitzen dela.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!