Sandiusterriko eserleku guztiak beteta ‘Betizuak, Izar artean’ ikusteko

Kronika - Erredakzioa 2006ko urt. 6a, 02:00

ASTEAZKENEAN Betizu Izar Artean ikuskizuna izan zen Sandiusterrin. Betizu, Emeu eta Arratik emanaldia eskaini zuten antzerkia eta musika uztartuta. Arrakasta haundia izan zuen Sandiusterriko eserleku guztiak, 300 bat, bete egin baitziren. Keja lekurik gabe gelditu direlako Kronikak keja jaso du sartzeko lekurik gabe geratu ziren hainbat herritarren partetik. ´Hainbeste publizitate egin eta gero ikuskizuna Sandiusterrin jarri dute, denentzako lekurik ez zela` diote. Horrez gain azaldu dute ikuskizuna hasi eta ordu erdi aurretik dena beteta zegoela eta ez zutela abisatu: ´egiten zuen eguraldiarekin kanpoan zain izan ginen Sandiusterri beteta zegoenean, ez dago eskubiderik` azaldu dute.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!