Opariak eta ilusioa ekarri dituzte Errege Magoek

Kronika - Erredakzioa 2006ko urt. 6a, 02:00

URTERO bezala, Ekialdetik etorritako hiru Errege Magoek ez zuten hutsik egin eta beren laguntzaile guztiekin etorri ziren atzo gurera, erregaloz gainezka. Bi karrozetan azaldu ziren Meltxor, Gaspar eta Baltasar, 60 bat haurrez lagunduta, Udal musika banda, txistulari, dantzari eta txalapartariz lagunduta. Ibilbide luzea izan zen, geldiune askorekin, gaztetxo eta ez hain gaztetxoek karameluak barra-barra jaso ahal izan zituzten, erregeak plazan jarritako jaiotza parean gelditu ziren arte. Kabalgata antolatzen komisio bat aritu da lanean eta guztira 100 lagun inguruk hartu dute parte kabalgatan.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!