Hernani-Urnieta autobideko obrak egiteko lehiaketa irekia deitu du Diputazioak

Kronika - Erredakzioa 2006ko urt. 6a, 02:00

Urumeako autobideko obrak egiten ari da Diputazioa eta Hernani eta Urnieta arteko obrak egiteko deialdia deitu berri du. Atzoko boletinean agertzen da lehiaketarako deialdia 38.187.366 euroko aurrekontuarekin. Enpresak aurkezteko epea otsailaren 2a da eta obrak egiteko 22 hilabeteko epea izango dute. Horrek esan nahiko du 2008 urte ingururako bukatuta egon litekeela Urumeako saihesbideko Hernani-Urnieta zatia. 3,1 kilometro luze Hernanitik Urnietara Zati horrek 3,1 kilometro izango ditu eta Hernanitik Urnieta hegoalderainoko ibilbidea egingo du. Autobideak 7 metro zabal eta bi karril izango ditu norabide bakoitzean, 2 metroko mediana batek bananduko ditu norabide biak. Diputazioak bidalitako informazioaren arabera bi enlaze izango ditu zati berriak, bata Urnieta iparraldean eta bestea Urnieta hegoaldean, bi kasuetan errotonda haundi batzuekin egingo da GI-131 errepiderako lotura (gaur egun Errekaldetik Andoainera iristen den errepidea). Mandazubiko errotonda Lehiaketa publikora deitu duten obra zatia Mandazubiko errotondan hasten da, bertan egingo da Hernaniko hegoaldeko bariantearekin konexioa, eta asmoa da, bariantea desdoblatzean, autobia berria Donostiaraino iristea. Obra honetan, Mandazubi eta Bakero baserriak botatzekoak dituzte Hernanin eta jabeek keja azaldu izan dute espropiazioren modu eta baldintzekin. Mandazubiko errotondan bertan egoera salatzen duen kartel haundi bat jarrita daukate Bakero baserri parean. Martutenerako zatia obratan Urumeako autobideak Donostia eta Andoain elkartuko ditu Astigarragan barrena. Momentu honetan egiten ari dira Donostiatik Martutenerako eta Martutenetik Hernanirako zatiak; Urnieta-Hernani zatia da lehiaketa publikora deitu dutena eta Diputaziotik jakitera eman dutenez laster aurkeztuko dituzte lehiaketa publikora Urnietatik Andoainerako bide zatiko obrak.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!