Bilboko manifestaziora joateko autobusak aterako dira Hernanitik

Kronika - Erredakzioa 2006ko urt. 5a, 02:00

Larunbatean, manifestazio nazionala dago deituta Bilbon, presoen eskubideen alde eta Hernanitik autobusak aterako dira, Etxerat elkarteak jakitera eman duenez. Irteera, arratsaldeko 15:00etan izango dute Atsegindegitik. Txartelak salgai daude Rioja eta Garin tabernetan.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!