Lizaso eta Bitoria, Ezkurra eta Ionen kontra ariko dira gaur Galarretan, arratsaldeko 16:00etan.
Iñaki Lizasorena duda zen, min hartuta baitzegoen, baina, astearteko entrenamenduak erakutsi du jarri dela ehuneko ehunean eta gaur finalaurrekoa jokatzeko moduan izango da. Berak eta Bitoriak partidurik galdu ez duten Ezkurra eta Ionen kontra jokatuko dute, gaur Galarretan. Itzulerako partidua larunbatean izango da Euskalen eta tantorik gehien egiten duen bikoteak jokatuko du finala Auzmendi eta Zeberio IIaren kontra, urtarrilaren 14an, Galarretan.
Lau partidu gaur
Gaurko jaialdia 16:00etan hasiko da eta txapelketako partiduaz gain, beste hiru partidu ere izango dira: Larrea-Olazar/Matxin IV-Aizpurua II, Iñigo-Urrutia/Altuna I-Etxeberria III eta Juaristi-Auzmendi/Matxin III-A. Lecunberri.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!